Gizartea -

Bilbo

Gizon batek burdinezko barra batekin eraso egin dio ertzain bati, Bilbon

Atxilotua, 38 urtekoa eta aurrekari polizialekin, epailearen aurrera eramen zuten atzo arratsaldean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko gizonezko batek burdinezko barra batekin eraso egin dio ertzain bati, Bilbo Zaharreko taberna batean kalteak eragin ondoren geldiarazi nahi zuenean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakariak atzo, 12:00ak aldera jazo ziren. Bilboko tabernako kanpoaldeko beira bat puskatu eta bertako langileek Ertzaintzari pasa zioten abisua.

Bertaratu ziren agenteek tabernatik gertu zegoen atalondo baten barruan aurkitu zuten gaizkilea. Orduan izan zen polizia bati burdinezko barra batekin besoan jo zionean.

Erasotzailea eskaileratik gora egin zuen ihes egiteko, baina beste agente batek eraikineko eskailburu batean. Atxilotua, 38 urtekoa eta aurrekari polizialekin, epailearen aurrera eramen zuten atzo arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak