Gizartea -

Desagerpena

Bilbon neska bat desagertu dela salatu dute

Apirilaren 7tik zegoen desagertuta, baina gaur bertan onik aurkitu dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neska adingabe bat desagertu zen apirilaren 7an, ostiralean, Bilbon. Ikusi zuten azken aldian Abandoko geltokian zegoen, leggin beltzak eta kamiseta berdea jantzita.

Familiak hurrengo egunean, apirilaren 8an, jarri zuen salaketa, eta gaur arte bere bila ibili dira.

EGUNERAKETA: Onik aurkitu dute ostegun honetan, apirilaren 13an; hortaz, bertan behera utzi dute bilaketaren gaineko alerta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Azken ordukoa Bizkaia EAE Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak