Gizartea -

Desagertzeak

Onik agertu da apirilaren 7an Bilbon desagertu zen neska

Desagertu eta hurrengo egunean jarri zuten salaketa familiartekoek, eta harrezkero Polizia bila zebilen.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onik aurkitu dute joan zen apirilaren 7tik non zegoen ez zekiten 17 urteko neska bilbotarra.

Neskatoa desagertu eta hurrengo egunean, hilaren 8an, senitartekoek salaketa jarri zuten, eta Poliziak mota horretako egoeratarako dagoen protokoloa jarri zuen martxan.

Ostegun eguerdian, bilaketaren gaineko alerta bertan behera geratu da, adingabea onik aurkitu baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur