Gizartea -

Zubiaurre pasealekuan

Gizonezko bat zauritu da Donostiako etxe batean izandako sutean

Atzo arratsaldean piztu zen sua, 20:05ean Zubiaurre pasealekuko etxebizitza batean. Gizonezkoak erredurak izan zituen besoetan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat zauritu zen atzo Donostiako etxebizitza batean izandako sutean. Segurtasun sailak eta suhiltzaileek jakitera eman dutenez, zabor ugari zegoen etxebizitzan pilatuta.

Atzo arratsaldean piztu zen sua, 20:05ean Zubiaurre pasealekuko etxebizitza batean. Gertaera jazo zen lekura gerturatu ziren suhiltzaileek gizonezko bat artatu zuten. Erredurak zituen besoetan eta Donostia Ospitalera eraman zuten.

Dirudienez, etxebizitzako bainugela batean piztu zen sua, eta zaborra pilatuta zegoenez, suhiltzaileek zailtasunak izan zituzten sua itzaltzeko. Keak kalteak eragin zituen etxebizitzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Suteak argazkiak Gaurko azken ordukoa