Gizartea -

Trafikoa

A-8a itxi dute hainbat minutuz Ugaldebietan, txakur bat sartu delako

Badirudi txakur bat zebilela inguruan, eta, une jakin batean, autobidera sartu da, Bilborako noranzkoan. Ondorioz, trafikoa eten behar izan dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean txakur bat sartu da A-8 autobidean, Ugaldebieta parean (Bizkaia), eta bidea moztu behar izan dute bost edo hamar minutuz, animalia bidetik atera duten arte.

Segurtasun sailaren arabera, txakurra bide inguruan zebilela, sartu egin da autobidera, eta trafikoa moztu behar izan dute hainbat minutuz, Bilborako noranzkoan.

Azkenik, animalia harrapatu eta A-8 autobidea ireki dute berriz, trafikoan arazo larririk sortu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak A-8 autobideko istripuak gaur Animaliak