Gizartea -

Nafarroa

Motorzale bat hil da San Adrianen auto baten aurka talka eginda

33 urteko gizonezkoa motozikleta batean zihoan, bidegurutze batean ibilgailu baten kontra talka egin duenean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko motor-gidari bat hil da igande honetan San Adrianen (Nafarroa), ibilgailu baten aurka talka eginda, eitb.eus-i Guardia Zibilak jakinarazi dionez.

Istripua San Adrianeko industrialdean jazo da, bidegurutze batean, 13:45ean. Motorrak auto baten aurka egin du talka. Kolpearen ondorioz, gidaria, 33 urteko gizonezkoa eta Carcarreko auzokidea, hil egin da. Ibilgailuaren gidaria onik dago.

Guardia Zibilak bere gain hartu ditu jazoeraren argibideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Iruñeko bideoak Gizartea albisteak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Albisteak