Gizartea -

Indarkeria matxista

9 urteko kartzela-zigorra, emazte ohiaren etxeari su emateagatik Cascanten

Akusatuak gasolina bota zuen eta soplete batekin su eman zion etxeari. Emakumeak ihes egitea lortu zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiak bederatzi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio gizonezko bati, emazte ohiaren etxeari su emateagatik. Gertakariak 2013ko apirilaren 24an jazo ziren, Cascanten.

Tratu txarrak emategatik urtebeteko zigorra ezarri dio; sei hilabeteko zigorra, kautelazko neurri bat urratzeagatik; eta zortzi urteko zigorra, etxeari su emanda pertsonen bizitza eta segurtasuna arriskuan jartzeagatik.

Horrez gain, 7.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio emazte ohiari, kalte moralak eragitegatik; eta beste 242.064,81 euro ordaindu beharko ditu, etxean eragindako kalteengatik.

Ebazpenaren arabera, bikoteak hiru seme-alaba zituen eta azken urteetan bien arteko harremanak okerrera egin zuen, arazo ekonomikoak zituztelako, gizonezkoak drogak eta alkohola kontsumitzen zituelako eta emakumea etengabe iraintzen zuelako, gutxiesteko asmoarekin.

Hori dela eta, emakumeak harremana amaitzea erabaki zuen 2012an. Gerora atzera egin zuen eta beste aukera bat eman zion. Alabaina, egoera ez zen hobetu, eta 2013ko martxoan, betirako  eman zuen amaitutzat harremana. Gizonezkoak ez zuen onartu eta emazte ohiaren etxe ondotik ibiltzen zen, tentsio handiko egoerak sortuta eta emakumea beldurrarazita.

2013an eta 2015ean, gizonezkoa zigortu egin zuten, irain delituak leporatuta.

2013ko apirilaren 24an, gizonezkoa bere emazte ohiak Cascanten zuen etxera joan zen, hara joateko debekua izan zarren. Pixka batean egon zen bertan, baina handik hamabost bat minutura, 16:00ak aldera, behin baino gehiagotan deitu zion emazteari, etxerik gabe geratuko zela ohartaraziz.

Seme txikiena etxean egon zitekeela eta, emakumea korrika joan zen etxera eta gizonak une hori baliatu zuen gasolina bota eta soplete batekin su emateko. Emakumeak ihes egitea lortu zuen eta onik atera zen.

Etxeak kalte material handiak izan zituen, Udalak behera botatzera erabakitzeraino

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea