Gizartea -

Trafikoa

Emakume bat hil da auto-istripuz, Deban

43 urteko emakumezkoaren autoak horma bat jo du N-634 errepidean.

eitb.eus | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko emakume bat hil da auto-istripu batean bart, N-634 errepidean, Deban (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ibilgailua Bilboko noranzkoan zihoala, errepidetik irten da eta horma bat jo du.

Emakumea ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da, eta autoaren gidaria Donostia Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gipuzkoako albisteak Gizartea albisteak Deba bideoak Eguneko albisteak