Gizartea -

Trafikoa

Gizon bat zauritu da Donostian, autobus batek harrapatuta

Antza denez, oinezkoentzako pasagune batean harrapatu du 70 urteko gizonezkoa Lurraldebuseko autobus batek. Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute, haren egoera zehazteko azterketa egitera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

70 urteko gizonezko bat zauritu da gaur goizean Donostian, Lurraldebuseko autobus batek harrapatuta. Antza denez, oinezkoentzako pasagune batetik igarotzen ari zen autobusak harrapatu duenean.

Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, istripua 09:45 aldera gertatu da, Etxaide eta San Martzial kaleek bat egiten duten tokian, Gipuzkoako hiriburuaren erdigunean, hain zuzen ere.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, errepidea oinezkoentzako pasabide batetik zeharkatzen ari zenean harrapatu du Donostiako bizilaguna Tolosa eta hiriburaren arteko bidea egiten ari zen Lurraldebuseko autobus batek.

Zaurituak buruan traumatismoa du, eta anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera, azterketa medikoa egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Donostiako azken albisteak Gizartea Eguneko albisteak Lurraldebus