Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Partikula baten zantzuak aurkitu dituzte, egungo fisika zalantzan jarriz

Gizartea

Aurkikuntza

Egungo fisika zalantzan, partikula berri baten zantzuak aurkitu ostean

Agentziak | Erredakzioa

2017/04/20

Gaur egungo fisikak ezin ditu azaldu, besteak beste, materia ilunaren existentzia edota materiaren asimetria, ezta unibertsoaren antimateria ere.

  • CERN laborategiaren irudia, Genevan. EFE

    CERN laborategiaren irudia, Genevan. EFE

    CERN laborategiaren irudia, Genevan. EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundean lan egiten duen nazioarteko zientzialari talde batek (tartean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) partikula ezezagun baten balizko zantzuak aurkitu ditu, eta egungo fisika ezbaian jarri lezake horrek, fisika berri bat sumatuta.

Large Hadron Collider beauty experiment deituriko azterketan egindako hainbat esperimentutan, Large Hadron Colliderren jarritako sei partikula detektagailutatik batean, B mesoien bost desintegrazio arraro ikusi dituzte fisikariek, eta Eredu Estandarrarekin ez datoz bat.

Ostegun honetan, Energien Goi Fisika Institutuak ohar batean jakitera eman duenez, esperimentuen emaitzen eta Eredu Estandarraren iragarpenen arteko ezberdintasunak Fisika Berri batera eramaten dute, partikula hipotetiko berriak egon daitezkeelako, besteak beste, Z’ edota leptoquark. Behaketa gehiago egin beharko dituzte, existentzia ziurtatu ahal izateko.

Partikulen azelerazioan, mesoietan ikusitako desintegrazio arraroek -1 spin partikularra eta bi muoi (leptoien bigarren belaunaldiaren parte diren funtsezko partikula masiboak) sortu dituzte, eta horrek eman die poza zientzialariei, izan ere, fisika berria eragin dezakete, Eredu Estandarraren teoria ordezkatuz.

Gaur egungo fisikak ezin ditu azaldu, besteak beste, materia ilunaren existentzia edota materiaren asimetria, ezta unibertsoaren antimateria ere.

Zientzialariek argi dutena ondorengo hau da: naturak “leptoien zaporearen unibertsaltasuna” hautsi lezake. Eredu Estandarraren ezaugarrietako bat da hori, eta leptoi guztiak modu demokratikoan tratatzen ditu, interakzio mailan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena