Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Poliziak protestarien aurka egin du Ipar Euskal Herriko hiru etxaldetan

Gizartea

Hegazti gripea

Ipar Euskal Herriko hiru etxaldetako hegaztiak hiltzea eragotzi dute

2017/04/21

Zortziehun bat herritarrek protesta egin dute Gabadiko, Domintxaineko eta Barkoxeko hiru etxaldetan, Frantziako Ministerioak, hegazti gripea dela eta, bertako hegaztiak hil nahi baititu.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Frantziako Nekazaritza Ministerioak Gabadiko, Domintxaineko eta Barkoxeko hiru etxaldetako hegaztiak hiltzeko asmoa du, hegazti gripea dela eta, eta herritarrak mobilizatu egin dira gaur, erabaki horren aurka dauden laborariak sostengatzeko. Azkenean, poliziak etxaldeetatik joan dira, eta gaur itzuliko ez direla esan diete laborariei.

Andoni Lizeaga Euskadi Irratiko kazetariak Gabadiko etxaldetik argitu duenez, CRS taldeko agenteek protestarien aurka egin dute, negar eragiteko gasak erabiliz eta bultzaka. Barruan, berriz, laborariak hegaztiak askatu ditu.

Frantziako Poliziak Gabadiko, Domintxaineko eta Barkoxeko hiru etxaldetan protestan ari diren herritarren aurka egin du, horiek laborariak babesteko egindako mobilizazioetan. Gabadin 200 lagun batu dira, Domintxainen beste horrenbeste eta Barkoxen 350, Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) emandako datuen arabera.

Frantziako Nekazaritza Ministerioak hiru etxalde horietako hegaztiak hiltzeko asmoa berretsi du, hegazti gripeari aurre egiteko, eta Polizia asmo hori bermatzeko agertu da gaur goizean hiru haztegi horietan.

Joan den astean, herritarren mobilizazioek ekidin zuten Ministerioak asmo hori gauzatzea, baina, Frantziako Gobernuak bere jarrerari eusten dionez, ELB sindikatuak mobilizazioak deitu ditu gaur goizerako.

Ministerioa eta laborariak akordioa lotzekotan ziren, eta, legeak dioenari jarraituz, hegaztiei analisiak egin bi astean behin. Halere, Ministerioak atzera egin du eta hegaztiak hil nahi ditu, laborarien iritziaren kontra. Hain zuzen ere, asmo hori betearazteko bertaratu da gaur Polizia.

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak gaur ohar bidez jakinarazi duenez, litekeena da protestariak auzitara eramatea. Halaber, hiru laborarien kontrako auzibideak izan daitezkeela ohartarazi du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena