Gizartea -

Lurraren Eguna

Mundu osoko zientzialariak, 'Zientziaren aldeko martxa'rako prest

Begirada gehienak Washingtonen jarrita egongo dira, nahiz eta martxa gehiago deitu deituta dauden munduko beste 550 herrialdetan. Ekimenak Donald Trumpek proposatutako murrizketei erantzuten die.

Argazkia: March for Science
Argazkia: March for Science

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundu osoko zientzialariak 500 herrialde baino gehiagotan ibiltzeko prestatzen ari dira, ?Zientziaren aldeko martxan?. Ekimena Estatu Batuetan jaio zen, Donald Trump presidenteak ikerketa zientifikoan proposatutako murrizketei erantzuteko.

Zientziaren aldeko martxa egiteko lehenengo deialdiak urtarrilean hasi ziren, sare sozialetan eta, orain, hiru hilabete geroago, mugimenduak mundu mailako garrantzia hartu du, baita 220 zientzialari talderen babesa ere, besteak beste, lankidetza zientifikoa bultzatzen duen Zientziaren Aurrerapausorako AEBko Elkartearena.

Begirada gehienak Washingtonen jarrita egongo dira, protesta jendetsua espero baita bertan. Halere martxak deitu dituzte munduko beste 550 bat herrialdetan, besteak beste, ondorengo hauetan: Bogotan, Lurmutur Hirian, Hong Kongen, Mexikon, Madrilen, Bartzelonan, Berlinen eta Kopenhagen, antolatzaileen webgunean irakur daitekeenez.

Washingtonen hainbat mintegirekin ekingo dioteg egunari, eta, besteak beste, Carmen Revenga Espainiako zientzialaria izango da bertan. The Nature Conservatory erakundeko itsaso taldekoa da, eta arrantza jasangarriaren estrategia orokorra zuzentzen du.

Revenga duela 20 urtetik bizi da AEBetan, eta kezkatuta dago Trumpek martxoan aurkeztutako aurrekontuagatik, izan ere, gastu militarra igo nahi du, agentzia zientifikoetan, murrizketa garrantzitsuak egitearen kontura, besteak beste, NASAn eta Ingurumenaren Babesaren Agentzian.

Kongresuak du azken hitza aurrekontuak onartu eta aldatzeko garaian, beraz, martxak legegileak alde jartzeko balio izatea espero dute zientzialariek.

Lurraren Eguna dela eta, Estatu Batuetako hiriburuko martxa 14:00etan hasiko da (18:00 GMT), Washingtoneko monumentutik, Etxe Zuriaren hego aldearen paretik. National Malleko zelai berdea zeharkatuko du eta Kongresu ingurura iritsiko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Albisteak Zientzia berriak Trump gaur