Gizartea -

Elkartasuna

Errefuxiatuak babesteko jardunaldiak Gernikan, apirilaren 29an eta 30ean

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak hainbat ekitaldi prestatu ditu, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Gernikako jardunaldiak aurkeztu ditu. EiTB
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Gernikako jardunaldiak aurkeztu ditu. EiTB
Ongi Etorri Gernika 2017: errefuxiatuen aldeko elkartasun egun handia

2:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu apirilaren 29an eta 30ean Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta, errefuxiatuak eta giza eskubideak babesteko.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideek Bilbon egindako aurkezpenean azaldu dutenez, zenbait hitzaldi, kontzertu eta kultura ekintza prestatu dituzte.

German Garbia bozeramailearen esanetan, "Euskadi harrera herrialde izatea nahi badugu, hiritarren jarrera eta borondatea oso garrantzitsuak dira".

Hori dela eta, "iritzi kontserbadoreen eta eskuindarren ideia arrazisten aurkako mezua hedatzeko gai diren hiritarrak behar" ditugula onartu du.

Bizkaiko 70 herritatik abiatuta, ekimeneko parte hartzaileek osatutako zenbait zutabek Gernikara iristeko dauden azken kilometroak elkarrekin egingo dituzte. "Guztia prestatzeko taldeak eta tokiak lortu ditugu. Taldez osatutako sarea izatea arrakasta da jada", azaldu dute arduradunek.

Zutabeak apirilaren 29an, 16:30 aldera, iritsiko dira Gernikara. Une horretan sirena hotsak ipiniko dituzte martxan, orain dela 80 urte izandako bonbardaketan gertatu zen moduan. Azken kilometroa isilik egingo dute.

Ondoren, errefuxiatuek eta bonbardaketatik bizirik atera zen emakume batek hartuko dute hitza, harrera ekitaldi batean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernika-Lumo argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Errefuxiatuak