Gizartea -

Kantabrian

Donostiar bat zauritu da bere bizikletarekin malda batetik behera erorita

Ibilbide ziklista batean parte hartzen zebilela, lau metroko malda batetik behera erori egin da 46 urteko gizonezkoa. Helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko donostiar bat zauritu da larunbat honetan Puerto de la Sian, Kantabrian, bere bizikletarekin lau metroko malda batetik behera erori ostean, Larrialdietarako Zerbitzuek jakinarazi dutenez.

Ibilbide ziklista batean parte hartzen zebilela, errepidetik atera eta malda batetik behera erori egin da. Istripuaren ondorioz, traumatismo ugari eta larriak ditu.

Seve Ballesteros aireporturaino eraman du zauritua Kantabriako Gobernuko helikoptero medikalizatu batek, eta hortik anbulantziaz Marques de Valdecilla Ospitaleraino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Donostia Gizartea albisteak Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak