Gizartea -

ERRESKATEA

Aizkorrin zauritutako mendizale bat erreskatatu dute

47 urteko mendizaleak kolpea jaso du buruan. Hori dela eta, Galdakaoko ospitaleraino helikopteroz eramatea erabaki dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko mendizale bat erreskatatu du Ertzaintzako helikoptero batek Zegaman (Gipuzkoa), Aizkorri mendilerroan zauritu ostean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra eguerdian jazo da. Mendizaleak kolpea jaso du buruan, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzako teknikari batek helikopteroa bidaltzea erabaki du.

Ertzaintzako helikoptero batek erreskatatu ondoren, Galdakaoko ospitalera eraman dute mendizalea, bertan arta dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal mendiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Mendizaleen istripuak Mendi kirolak