Gizartea -

Ezbeharra

Gizonezko bat hil da Andoainen tren batek harrapatuta

Renferen geltokian jazo da istripua, eta biktima bertan hil da, berpizten saiatu arren. Trenbideetako bat itxita egon da, eta horrek atzerapenak eragin ditu trenen joan-etorrian.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da igande arratsalde honetan Andoainen (Gipuzkoa), Renferen geltokian tren batek harrapatuta, ADIFeko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Harrapaketa 18:40an gertatu da, eta horren nondik norakoak ikertzen ari dira. Biktima istripua izan den tokian bertan hil da, suspertzen saiatu badira ere.

Trenbideetako bat itxita egon da hainbat orduz, eta, hori dela eta, zerbitzuan atzerapenak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea Andoain argazkiak Gaurko azken orduko albistea