Gizartea -

Trafiko istripua

Bost zauritu Gernika-Lumon izandako zirkulazio istripu batean

Bi autok talka egin dute BI-635 errepideko 35. kilometroan, eta, ondorioz, auto ilarak sortu dira.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona zauritu dira Gernika-Lumon (Bizkaia) izandako zirkulazio istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez, bi autok talka egin dute BI-635 errepideko 35. kilometroan, 18:30 aldera.

Zaurituak Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte.

Istripuak auto ilara handiak eragin ditu, eta ezbeharra izan eta ordubetera eragozpenak zeuden oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Gernika-Lumo Gizartea albisteak