Gizartea -

Zirkulazio istripua

Emakume bat hil da Allon, kamioi batekin talka eginda

07:47an gertatu da ezbeharra NA-122 eta NA-666 errepideek bat egiten duten bidegurutzean.

Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko emakume hil da Allon, horrek zeraman autoak kamioi baten talka egin ostean.

Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, istripua 07:47an gertatu da NA-122 (Lizarra-Andosilla) eta NA-666 (Allo-Sesma) errepideek bat egiten duten bidegurutzean, 12. kilometroan.

Suhiltzaileak, larrialdi zerbitzuetako osasun langileak eta foruzainak bertaratu dira ezbeharraren tokira.

Hildako gidaria Arnedo Errioxako herriko bizilaguna zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Albisteak