Gizartea -

Lan istripua

Langile bat zauritu da Abadiñon, makina batetik erorita

Behargina helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat zauritu da gaur Abadiñoko enpresa batean, lanean ari zela makina batetik erorita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 12:55ean gertatu da ezbeharra Abadiñoko Astolabeitia industrialdeko enpresa batean. Antza denez, langilea makina batetik erori da eta hainbat kolpe ditu gorputzean.

Behargina helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera. Dena den, ez dute zaurituaren egoeraren inguruko beste daturik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Albisteak Abadiño azken ordukoa Durangaldea