Gizartea -

Bizkaia

12 urteko neskato bati sexu erasoa egin diote, Leioan

Eskolak amaitutakoan, etxerako bidean, gizonezko batek jarraitu, bultzatu, labana batekin mehatxatu eta adin txikikoaren aurrean masturbatu egin zen.

12 urteko neskato batek jasan duen sexu erasoa salatu dute, Leioan

1:10

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza 12 urteko neskato bati sexu erasoa egin zion gizonezko baten bila dabil Leioan, Segurtasun Sailaren arabera. Familiak ertzain-etxean aurkeztu zuen salaketaren arabera, Ondiz auzoko kale batean ezezagun batek eraso egin zion neskatoari.

Antza denez, 12 urteko neskatoa ikastolara joan zen astelehenean, eta, eskolak amaitutakoan, etxerako bidean, gizonezko batek jarraitu, bultzatu, labana batekin mehatxatu eta adin txikikoaren aurrean masturbatu egin zen.

Astelehenean bertan, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gertatutakoa argitzeko eta erasotzailea aurkitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea bideoak Leioa berriak Gaurko azken ordukoa