Gizartea -

Istripua

Hiru adingabe zauritu dira Abadiñoko donien-atxa gainera erorita

Matiena auzoko jaiei hasiera emateko ekitaldian ezustekoa izan da, enborra altxatzen ari zirenean ikusle batzuei gainera erori baitzaie. Inor ez da larri zauritu.

Abadiñoko Donien Atxa, erortzear. Argazkia: EiTB
Abadiñoko Donien Atxa, erortzear. Argazkia: EiTB
Hiru adingabe zauritu dira Abadiñoko Donien Atxa gainera erorita

0:26

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru adingabe, bi mutiko eta neska bat, zauritu dira Matienako (Abadiño) jaiei hasiera ematen dien donien-atxa gainera erorita, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Donien-atxa enborra altxatzen ari zirenean, alde batera erori da, ikusleen gainera.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hiru adingabe zauritu dira. Hasiera batean Gurutze Gorriak artatu ditu, baina azkenean gurasoek ospitalera eraman dituzte. Neskak eskumuturra hautsi omen du, eta mutiletako batek kolpea jaso du orkatilan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Abadiño albisteak Durangaldea azken ordukoa