Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Atxilotutako jihadistetako bik Bruselako aireportuan egon izana onartu dute

Kartzelara bidali ditu epaileak. Aurreko asteartean atxilotu zituzten, eta aitortu egin dute aireportuko atentatuaren egilearen lehengusuarekin bildu zirela.

Astearteko operazioaren argazkia. Iturria: EFE
Astearteko operazioaren argazkia. Iturria: EFE
Astearteko operazioaren argazkia. Iturria: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu aurreko asteartean Bartzelonan atxilotuetako bi ustezko jihadista. Biek onartu dute Bruselako aireportuan egon zirela 2016ko martxoan, hain zuzen, atentatua izan zen egunean, eta bertan erasoen egilearen lehengusuarekin bildu zirela.

Bi gizonak, Mohamed Lamsalak eta Youssef Ben Hammou, asteartean atxilotuetako bederatzi ustezko jihadisten artean daude. Aitortu dute aireportuan zeudela bonbek eztanda egin zuten unean, baina, adierazi dutenez, auto bat erosteko joan ziren Bruselara eta ez zituzten ezagutzen atentatuaren egileak, Auzitegi Nazionaletik zabaldu dutenaren arabera.

Espainiak eta Belgikak egindako ikerketetan biak martxoaren 16an Belgikako hiriburura heldu zirela ondorioztatu dute, eta 23an alde egin zutela, hain justu, Bruselako aireportuko eta metroko atentatuen (32 pertsona hil ziren erasootan) biharamunean.

Atentatuetan parte hartu izana ukatu badute ere, biek onartu dute bost egunetan aireportuko atentatua egin zutenen lehengusu batekin egon zirela, haien laguna delako, azaldu dute.

Ikertzaileak, orain, argitzen saiatzen ari dira atentatua finantzatzeko edo atentatuaren ondorengo logistikan laguntzeko joan ote ziren Bruselara.

Bi atxilotuak, gainera, Parisko Bataclan aretoan 2015eko azaroaren 13an izandako atentatuarekin lotu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Bruselaseko albisteak gaur Bartzelona Atentatuak bideoak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak