Gizartea -

Erasoa Bilbon

Betiseko ultra batek kolpatutako gizonaren aldeko bilkura deitu dute Bilbon

'Erasorik ez lelopean!', Sare Antifaxistak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, Plaza Barrian.

Betiseko ultra batek gizonezko bat jo du Bilbo Plaza Barrian

1:47

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare Antifaxista plataformak bilkura deitu du atzo Bilbon Betiseko ultra baten erasoa jasan zuen gizonaren alde. Kolektiboak ohar batean jakinarazi duenez, "eraso faxista" salatzeko elkarretaratzea 19:00etan egingo dute Plaza Barrian, gertakaria jaso zen leku berean, hain justu. "Eraso faxistarik ez!" lelopean egingo dute bilkura.

 

 

Erasoa atzo, ostegunarekin, jazo zen 12:45ean. Sare sozialetan zabaldutako bideoan ikus daitekeenez, gazte bat terrazan eserita zegoen gizonezkoarengana hurbildu zen —antza, zoriz aukeratutakoa— eta "Zu, Gabilondo, Arriba España, zer zara ETA zalea?" esan zion. Segidan, edari bat bota zion, eta jo egin zuen. Biktima taberna barrura joan behar izan zen, babes bila.

Bideoan, grabatzen ari zen pertsonaren barre-algarak entzuten dira. Hirugarren pertsona bat ere bazegoen, hau ere barrez.

Ultra ez da Betiseko bazkidea, eta ez zuen Athleticen kontrako partida ikusteko sarrerarik. Ertzaintzak hiru gizonak identifikatu zituen, baina ez zuen atxiloketarik egin. Dena dela, Segurtasun Sailak gaur eitb.eus-i jakinarazi dionez, hirurei tratu lotsagarriaren delitua egotzi die.

Real Betis taldeak "irmoki" salatu zuen erasoa, eta erasotzaileak zalego txuri-berdea  "inola ere ez" ordezkatzen ez duela nabarmendu zuen.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gizartea bideoak Albisteak