Gizartea -

Erasoa Bilbon

Gizon bat atxilotu dute Getxon, beste bati labanaz eraso egin ziolakoan

Erasoa joan den apirilaren 10ean gertatu zen Bilbon, Urizar Dorrearen inguruan, eta zauritua ospitale batera eraman behar izan zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du gaur Getxon, pasa den apirilaren 10ean Bilbon beste gizon bati labanaz eraso egin ziolakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Erasoa 18:00ak aldera gertatu zen Urizar Dorrearen inguruan, eta bularrean larri zauritutako gizona ospitale batera eraman zuten.

Ertzaintzak egindako ikerketaren arabera, etxean egin zioten erasoa eta, gero, kalera irten zen. Zaurituak ustezko erasotzailea identifikatu zuen: 43 urteko gizonezkoa.

Atxilotua larunbatean igaroko da epailearen aurretik, lapurreta eta hilketa saiakera leporatuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Getxo bideoak Delituak bideoak Gizartea Gaurko azken ordukoa