Gizartea -

Elkarretaratzea

Euskotreneko langile batek pairatutako erasoa salatu dute Bilbon

Joan den ostegunean langile batek erasoa jasan zuen gizonezko bati txartelik gabe bidaiatzea aurpegiratu ostean. Euskotreneko langileek salatu dutenez, gero eta eraso gehiago pairatzen dituzte.

Euskotreneko langileek Bilbon egin dute protesta. Argazkia: EiTB
Euskotreneko langileek Bilbon egin dute protesta. Argazkia: EiTB
Euskotreneko langileek Bilbon egin dute protesta. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotreneko langileek elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Bilbon, joan den ostegunean langile batek pairatutako erasoa "gogor eta sendo" gaitzesteko. Langile horrek erasoa jasan zuen gizonezko bati txartelik gabe bidaiatzea aurpegiratu ostean.

Euskotreneko langileek salatu dutenez, gero eta eraso gehiago pairatzen dituzte, hori dela eta, jazoera horiek saihesteko neurriak eskatu dituzte.

'Langileak gara, eraso gehiagorik ez!' lelopean egin dute protesta, eta bertan gogoratu duenez, "zerbitzu publikoa betetzen dugu", hau da, Euskotreneko erabiltzaileei informazioa eskaintzeko eta laguntzeko ari direla lanean.

Joan den ostegunean gizonezko batek langile bati makil batekin eraso egin zion, txartelik gabe bidaiatzea aurpegiratu zionean. Erasotzaileak epailearen aurrera agertzeko agindua zuen. Erasoaren ostean, atxilotu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Lana albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Euskotren