Gizartea -

Nafarroa

Lezoko arrantzale batek harrapatu du sasoiko lehen izokina Bidasoan

Donostiako Rekondo jatetxeak erosi du alea, 1.800 ordaindu ostean. Lehendabiziko horixe da salerosi daitekeen bakarra.

Ignacio Zalakain (erdian), sasoiko lehendabiziko alearekin. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Ignacio Zalakain (erdian), sasoiko lehendabiziko alearekin. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Gipuzkoar batek arrantzatu du Bidasoako aurtengo lehendabiziko izokina

1:40

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Zalakain Lezoko (Gipuzkoa) arrantzaleak harrapatu du sasoiko lehen izokina Bidasoa ibaian. 2017ko kanpaina ofizialki hasi (7:00etan) eta hamabi minutu igaro ostean arrantzatu du lehendabiziko alea.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Endarlatsa parean harrapatu dute, eta 4.700 gramoko pisua dauka 800 milimetro luze da. Basatia da, ez dago markatuta eta ez dator birpopulatze batetik.

Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak, Lorentxo Jaurena bere presidentearen eskutik, lehendabiziko alea harrapatzeagatik oparitzen duen garaikurra eman dio.

Lezoko arrantzalea duela bost urtetik hurbiltzen da Bidasoan izokinak arrantzatzeko sasoia irekitzen den lehen egunera, eta 2013an lehendabiziko alea harrapatzeko zorian egon zen.

Donostiako Rekondo jatetxeak erosi du aurtengo lehen alea, 1.800 erosi ostean. Lehendabiziko horixe da salerosi daitekeen bakarra.

Salmon Izokina Bidasoa. Foto: Gobierno de Navarra

Bidasoa ibaian aurten arrantzatutako lehendabiziko izokina. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Aurtengo kanpainari begira indarrean dagoen araudiaren arabera, guztira 78 ale besterik ezin izango dira harrapatu uztailaren 31ra bitartean. Hortaz, baimendutako kopurura aurretik iritsiz gero, kanpaina bukatutzat joko da.

Egun horretara iritsi bitartean, arrantzale bakoitzak gehienez hiru ale harrapatu ahalko ditu egun bakoitzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Lezo azken ordukoa Arrantza