Gizartea -

Lanak egiteko

A-15a itxita egongo da gauean, Andoain eta Berastegi artean

23:00etatik 07:00etara egongo da zarratuta. Horrez gain, bi hilabetez, 7,5 tona baino gehiagoko kamioiek ezingo dute tarte hau erabili.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15 autobidea itxita egongo da asteartetik asteazkenerako gauean Andoain eta Berastegi artean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Belabieta eta San Lorentzo tuneletan mantentze lanak egin behar dituzte bi hilabetez. Hori horrela, egunean zortzi orduz (23:00etatik 07:00etara) erabat itxiko dute Leitzarango autobideko tarte hori, eta gerora ere, lanak direla eta, by-pass bat ezarriko dute. Horrez gain, 7,5 tona baino gehiagoko kamioiek ezingo dute errepide zati hau erabili.

Gaur gauean Sorabillako lotunetik Berastegikora itxita egongo da errepidea, bi noranzkoetan. Itxieraren ondotik lanak amaitu bitartean (ekainaren 30era arte), by-pass bat jarriko dute. Tunel berean trafikoa bi norabidetan ibiliz gero, istripuak izateko arriskua handiagoa da, eta, horiek saiheste aldera, kamioien zirkulazioa murriztuko du Foru Aldundiak. Hala, 7,5 tona baino gehiagoko ibilgailuek debekatuta izango dute tarte hori erabiltzea.

Ibilgailu astunek bi aukera dituzte: N-1 eta GI-2130 errepideak erabiltzea, Tolosatik eta Ibarratik igarota; edo N-1etik eta A-10etik (Sakanako autobidea) joatea Irurtzunera.

Bide alternatibo horiek behar bezala seinaleztatuta egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Andoain bideoak Albisteak