Gizartea -

Nuevo temblor

Beste lurrikara bat nabaritu dute Iruñerrian

Ritcher eskalan 3,2 graduko indarra eta erdigunea Olaben zuen beste lurrikara bat atzeman dute.

Lurrikara Nafarroan.
Lurrikara Nafarroan.
Lurrikara Nafarroan.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste lurrikara bat nabaritu dute gaur arratsaldean Iruñean eta Iruñerriko beste herri batzuetan.

Espainiako Geografia Institutuaren arabera, lurrikara 18:34ean izan da, erdigunea Olaben, 11 kilometroko sakoneran, eta Ritcher eskalan 3,2 graduko indarra zuen.

Nafarroako Larrialdi Agentzietako iturrietatik jakinarazi dutenez, oraingoz ez dute kalteen berririk izan.Aurreko astelehenean beste lurrikara bat atzeman zuten Olaben baita ere, 3.0 indarrekoa.

Lurrikara andana izan da Nafarroan martxoaren 10ean 4,2ko indarra zuen dardaratik. Orduan Gipuzkoan ere izan zuen eragina lurrikarak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gaurko albisteak Nafarroan Gaurko azken ordukoa Lurrikarak gaur