Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia galernagatik eta euriagatik, gaurko

Enbataren ondorioz tenperaturak nabarmen egingo du behera, hots, hamar gradu inguru ordubetean. Halaber, euria egingo du eta 15 litro pilatu daitezke metro koadroko ordubetean.

17:00etatik 20:00etara bitartean galerna sartuko da. Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Datozen ordu eta egunetarako eguraldiaren iragarpena

11:05

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du ostiral arratsalderako, galernagatik eta euriagatik. Halaber, eguerdian amaitu da haize bolada indartsuengatik Araban eta Gipuzkoan ezarrita zegoen abisu horia.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak iragarri zuen 60-80 km/h-ko haize boladak espero zirela gaur Araban eta Gipuzkoan, 06:00etatik 12:00etara. Horrez gain, itsasaldeko arriskuagatik eta enbatagatik abisu horia ezarri du 17:00etatik 20:00etara. Enbata mendebaldetik ekialdera sartuko da eta tenperaturak 10 gradu inguru jaitsiko dira. Halaber, 50-70 km/h-ko haize ufadak espero dira.

Galernaren ondoren, 18:00etan, euriari dagokion abisu horia sartuko indarrean; izan ere, 15 litro pilatu daitezke metro koadroko ordubetean. Euriaz gain, litekeena da txingorra ere egitea.

Larunbat goizaldean oraindik ere zaparradak eta trumoi-ekaitza izango ditugu. Goizean atertuz joango da eta pixkanaka-pixkanaka zerua argituz joango da. Arratsaldean ez dugu prezipitaziorik espero eta ostarteak zabalduko dira. Haize ahul eta aldakorra ibiliko da; goizean mendebal-osagaia nagusituko da eta eki/ipar-ekialdekoa, aldiz, arratsaldetik aurrera. Eguneko tenperaturak behera egingo du nabarmen, bereziki Kantauri isurialdean.

Igandean hodei gutxi egongo da, eta haizeak ere ahul joko du ipar-ekialdetik. Tenperatura maximoak egonkor mantenduko dira oro har, baina kostaldean zertxobait igoko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Eguneko albisteak