Gizartea -

Erasoa Plaza Barrian

9.000 euroko zigor eskaera Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultrarentzat

Era berean, 24 hilabetetan futbol zelaietan sartzeko debekua ezartzea proposatu du Lehiaketa Batzordeak. Erasoa apirilaren 27an gertatu zen, Bilboko Plaza Barriko taberna batean.

Betiseko ultra batek gizonezko bat jo zuen pasa den ostegunean Bilbo erdigunean.
Betiseko ultra batek gizonezko bat jo zuen pasa den ostegunean Bilbo erdigunean.
Betiseko ultra batek gizonezko bat jo zuen pasa den ostegunean Bilbo erdigunean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultrari 9.000 euroko zigorra jartzea proposatu du ostiral honetan Lehiaketa Batzordeak, Kirol Kontseilu Nagusian bildu ondoren. Erasoa apirilaren 27an izan zen, Plaza Barriko terraza batean, Athleticek eta Betisek jokatu behar zuten ligako futbol partidaren atarian.

Espainiako Poliziak asteartean atxilotu zuen Manuel H.P 28 urteko Betiseko jarraitzailea, Sevillako Benacazon udalerrian. Asteazkenean, Sevillako Auzitegiko 3 zenbakiko instrukzio epaileak  behin-behinean aske uztea erabaki zuen. Betiseko jarraitzaileari gorroto delitua leporatzen diote, eta, ondoren, edukia sare sozialetan zabaltzea. Arrazoi horregatik, hilean birritan agertu beharko da Bilboko Auzitegiko 9 zenbakiko instrukzio epaitegian, epaiketa Bilbon izango baita.

Gauzak horrela, 9.000 euroko zigorra eta 24 hilabetetan futbol zelaietan sartzeko debekua ezartzea proposatu du Lehiaketa Batzordeak, “indarkeria handiz taberna bateko terraza batean eserita zegoen gizon bati eraso egin baitzion”.

Era berean, Lehiaketa Batzordeak 6.000 euroko zigorra eta 24 hilabetetan futbol zelaietan sartzeko debekua ezartzea proposatu du erasotzailearekin batera zihoazen bi lagunei.

Erasoa apirilaren 27an gertatu zen, Plaza Barriko (Bilbo) taberna bateko terraza batean. Gerora, erasoaren bideoa zabaldu zuten sare sozialetan.

Betiseko ultra batek gizonezko bat jo du Bilbo Plaza Barrian
Betiseko ultra batek gizonezko bat jo du Bilbo Plaza Barrian
Betiseko ultra batek gizonezko bat jo du Bilbo Plaza Barrian

1:47
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola argazkiak Bilboko azken albisteak Bizkaiko albisteak EAE albisteak Delituak Gizartea bideoak Albisteak Bilboko Zazpikaleak Isunak gaur