Gizartea -

Bizkaia

Sute batek erabat kiskali du Igorreko rokodromoa

Kirol zentroaren gomazko zorua oso sukoia zen, eta garrak udaletxeraino iritsi dira.

Sua Igorreko rokodromoan. Argazkia: EiTB
Sua Igorreko rokodromoan. Argazkia: EiTB
Sute ikusgarri batek Igorreko rokodromoa erabat kiskali du

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek erabat kiskali du Igorreko (Bizkaia) rokodromoa, eta sugarrek udaletxearen aurrealdea kaltetu dute, Basauriko suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Aipatu iturrien arabera, sua itzalita zegoen 21:30 alderako, eta inor ez da zauritu.

Rokodromoaren gomazko zorua oso sukoia omen zen, eta horrek sugar handiak eragin ditu. Kiskalita geratu den kirol zentroa udaletxearen aldamenean dago, eta sugarrek hegoaldeko pareta belztu dute. Gainera, udaletxearen leiho batzuk lehertu egin dira, eta kea barrura sartu denez, suhiltzaileek aireztatu egin behar izan dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gaurko azken orduko albistea Igorre albisteak