Gizartea -

Ilargi betea

'Loreen ilargi betea' asteazken honetan izango da ikusgai

20:57tik osteguneko 07:08ra egongo da zeruan ikusgai, eta 23:42an izango da distiratsuen.

Ilargi bete bat. Argazkia: Konsuelo Errasti Alzelai
Ilargi bete bat. Argazkia: Konsuelo Errasti Alzelai
Ilargi bete bat. Argazkia: Konsuelo Errasti Alzelai

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzeko ilargi betea ("Loreen ilargia" izenarekin ere ezagutzen da) ikusi ahalko da asteazken honetako 20:57tik osteguneko 07:08ra, eta 23:42an izango da distiratsuen.

Horrenbestez, ilargia 10 ordu eta 11 minutu izango da ikusgai, eta eguzkia, aldiz, 14 ordu eta 11 minutu. Udan, ilargia denbora gutxiago egon ohi da zeruan ipar hemisferioan.

Ilargia zeru-ekuatorearen azpian izango da, eta, horrenbestez, ibilbide laburragoa egingo du horizontetik horizontera.

Ilargia horizontetik gertuago izango denez, askoz handiagoa dela emango du. Askotan, gainera, gorri kolorea ere izan dezake.

"Amaren ilargia" eta "Esne ilargia"

Ilargi bete mota honen izenek herri-kulturan dute jatorria, AEBko tribu natiboetan hain zuzen ere.

Horren ildotik, "Loreen ilargia" izenaz gain, beste hauek ere baditu: "Amaren ilargia" (ugalkortasunaren ikur delako), "Esne ilargia" (azken izozteen ikur izan daitekeelako) eta "Artoa landatzeko ilargia". Txinan, aldiz, "Akaziaren ilargia" deitzen diote, eta Ekialde Hurbilean euren egutegien oinarri da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Zientzia hedapena gaur Astronomia Kosmosa