Gizartea -

Olarizu parkea

Gizon batek neska bat jazarri du korrika egiten ari zenean, Gasteizen

Gazteak aurkeztutako salaketaren arabera, gizon ezezagun batek bizikleta batekin jazarri zuen Olarizu parkearen inguruetan, kirola egiten ari zela, baina ihes egitea lortu zuen.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neska gazte batek salatu duenez, gizon batek Gasteizeko Olarizu parkean jazarri du korrika egiten ari zenean, baina ihes egin ahal izan zuen.

Segurtasun Sailak Eferi baieztatu diotenez, biktimak salaketa aurkeztu du gertatutakoagatik, eta ikerketa abiarazi dute jazarpen delitua ikertzeko, baina momentuz ez dakite zehatz-mehatz zeintzuk ziren gizonaren asmoak.

Salaketaren arabera, gizon ezezagun batek bizikleta batekin jazarri zuen Olarizu parkearen inguruetan, kirola egiten ari zela, baina ihes egitea lortu zuen.

Momentuz, gizon horren aurka jarritako salaketa bakarra da, Segurtasun Sailak eta Gasteizko Udaltzaingoak adierazi dutenez.

Sare sozialetan gertatutakoa zabaldu dute dagoeneko, eta emakumeei kontuz" ibiltzeko ohartarazi" eta horren moduko kasuren bat pairatuz gero salaketa ipintzea eskatu diete.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gasteiz Albisteak