Gizartea -

Bilbo

Energia efizientzia ziurtagiria duen munduko eraikinik garaiena, Boluetan

Gainera, passivhaus teknikari esker nabarmen murriztu ahal izango da berokuntza-eskaria Bilboko eraikin horretako etxebizitzetan. 88 metroko garaiera du eraikinak.

Boluetako passivhaus-a
Boluetako passivhaus-a
Passivhaus teknikaren bidezko munduko bizitegi-eraikinik garaiena, Boluetan

2:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energia efizientzia ziurtagiria lortzen duen bizitegi-eraikinik garaiena eraiki dute Bilbon. Bolueta auzoan dagoen eraikin horrek 28 solairu izango ditu guztira, eta passivhaus teknikari esker nabarmen murriztu ahal izango da berokuntza-eskaria.

Iñaki Arriola, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua astearte honetan izan da energia efizientzia handiko estandarraren arabera eraiki duten eraikina bisitatzen. 88 metroko garaiera duen eraikin horrek 171 etxebizitza izango ditu (108 salmentarako babes ofizialekoak izango dira eta 63 etxebizitza sozialak).

Passivhaus ziurtagiria lortzeko egin diren esku-hartzeak bost ardatzetan oinarritzen dira: isolamendu termikoa, zubi termikoen kontrola, airearen estankortasuna etxebizitza bakoitzean, prestazio handiko arotzeriak eta bero-berreskurapenaren bidezko aireztapena.

Arriolaren hitzetan, “Eusko Jaurlaritzak baliabide gutxi dituzten pertsonen esku jartzen dituen etxebizitzek prezio libreko etxebizitzen moduko kalitatea dute”. Ildo horretatik, etxebizitza publikoen promozio batean eraikuntza-prozesu berritzailea erabiltzeak duen garrantzia nabarmendu du. Gainera, “berrikuntzan eta aurrerapenetan” egindako ahaleginaren ondorioz, zenbaitetan prezio libreko etxebizitzen “kalitatea gainditzea” posible dela esan du.

Ildo horretatik, “energia kontsumo ia nuluko eraikin bat eraikitzeko eta bertan bizitzeko gastuak ahalik eta txikienak izatea lortzeko ahaleginak zentzu betea du etxebizitza sozialez eta babes ofizialeko etxebizitzez ari garenean”, erantsi du.

Bolueta auzoan dagoen eraikina 2018ko lehen seihilekoan amaitzea aurreikusita dago (uztailean hasiko dira etxebizitzen giltzak banatzen). Gainera, Visesa laster hasiko da inguruko lursail batean salmentarako babes ofizialeko 190 etxebizitza izango dituen bigarren bizitegi-eraikina eraikitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Albisteak Ingurumena azken ordukoa Elektrizitatea Energia kontsumoa Energia aurreztea