Gizartea -

Euskara

Zizur zendeako UPNk eremu euskaldunetik ateratzea eskatu du

Mozio bat onartu du, gainerako zinegotzien iritziaren kontra, eremu euskaldunean sartzeko eskariak egiteko epea amaitzear dagoenean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zizur zendeak, UPNren gehiengo absolutuarekin, eremu euskaldunetik ateratzea eskatzeko mozioa onartu du.

Gaurko bilkuran manifestariak bildu dira mozioaren kontra, eta oihu, txistu eta zazpi zinegotziren kontrako botoei jaramonik egin gabe, UPNk gehiengo absolutua baliatu du mozioa aurrera ateratzeko.

Bihar Parlamentuan sartuko dute mozioa, kontrakoa egiteko epea amaituko den egunean. Hau da, udalerriak eremu euskaldunean sartzeko eskaerak egiteko epea amaitzen denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Politika albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Alderdi politikoak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Zizur azken ordukoa