Gizartea -

Osasuna

Tuberkulosi kasu bat antzeman dute Deustuko Unibertsitatean

Prebentziozko protokolo bat jarri du martxan Osakidetzak. Dena den, hezkuntza zentroak bere ohiko jarduerarekin normaltasun osoz jarraitu ahal izango du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biriketako tuberkulosi kasu bat antzeman dute Deustuko Unibertsitatean, eta Osasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, Osakidetzak kasu horietarako aurreikusitako prebentziozko protokoloa aktibatu du.

Osakidetzak Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean jarri du martxan protokoloa. Bien bitartean, hezkuntza zentroak bere ohiko jarduerarekin normaltasun osoz jarraitu ahal izango du.

Osakidetzak azpimarratu duenez, urtean 170 tuberkulosi kasu antzematen dira Bizkaian (ez da gaixotasun larria), eta dagokion tratamendua jarraituta sendatu ohi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Albisteak Osakidetza Deustuko Unibertsitatea Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak