Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Espetxeratu egin dute Coruñan semea hil zuen gizona

Elkarretaratzeak egin dituzte Coruñan bertan eta Ferrolen "hilketa matxista"tzat jo duten hori salatzeko.

Semea hil zuen gizonezkoaren atxiloketa. Argazkia: Efe
Semea hil zuen gizonezkoaren atxiloketa. Argazkia: Efe
Semea hil zuen gizonezkoaren atxiloketa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Coruñako Genero Indarkerirako Auzitegiak behin behineko espetxeratzea, bermerik gabe, agindu du 11 urteko semea hil duen gizonezkoarentzat. Poliziak Oza-Cesurasen aurkitu zuten adingabearen hilotza, hiltzaileak Polizia bertaraino eraman zuenean.

Epaitegiko iturriek jakinarazi dute Marcos M. atxilotua homizidio edo hilketa delituengatik ikertuko dutela, instrukzioan erabakitzen dutenaren arabera. Era berean, amaren osotasun fisikoaren edo/eta moralaren kontrako delitua ere leporatzen diote.

Semearen ustezko hiltzalea gaur goizean eraman dute Coruñako auzitegira, bertako medikuek ebaluatu ostean.

Gizonezkoa Espainiako Poliziak atxilotuta zegoen astelehen gauetik, semearen gorpua aurkitu zutenetik. Gizonak berak eraman zituen poliziak hilotza zegoen lekura, eliza baten aldamenean zegoen zuhaizti batera.

Gaur elkarretaratzeak egin dituzte Coruñan bertan eta Ferrolen "hilketa matxista"tzat jo duten hori salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa