Gizartea -

Lan istripua

Bordelen hildako kamioilari baten heriotza salatuko dute sindikatuek

Elkarretaratzea egingo dute bihar Biriatun. Sektore horretako langileen baldintzak "gero eta prekarioagoak" direla salatu dute.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, ENHE, Steilas eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute larunbatean Biriatun, aurreko asteartean Bordeletik hurbil hil zen kamioilari baten heriotza salatzeko.

Sindikatuek elkartasuna adierazi diete hildako langilearen senide eta gertukoei, ohar baten bidez, eta, gainera, sektore horretako langileen baldintzak "gero eta prekarioagoak" direla salatu dute.

Horren ildotik, esan dutenez, garraiolariek (gehienak autonomoak direnez) "ez dute beharko luketen babes soziala, lan-istripuei eta lanak eragindako gaixotasunei" dagokienean. Gainera, "askotan, garraiolari autonomoek pairatzen dituzten lan-istripuetan ez dituzte estatistika ofizialetan jasotzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Lan-istripuak Iparraldea berriak Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Gizartea Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskal sindikatuak ESK sindikatuaren azken ordukoa