Gizartea -

Sua

Gizon bat larri zauritu da Iurretan, txabola batean sua piztuta

Gizonezkoa txabola horretan bizi da, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat larri zauritu da Iurretan (Bizkaia), txabola batean piztutako sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sugarrak 15:30ean piztu dira, Maspe auzoko txabola batean, baina oraindik ez dago argi zerk eraginda.

Sutearen ondorioz, txabola horretan bizi den gizon bat larri zauritu da, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

Suhiltzaileek dagoeneko amatatu dute sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Suteak albisteak Albisteak Iurreta azken ordukoa Durangaldea