Gizartea -

Ezbehar larria A-15ean

Karguekin aske utzi dute Hernaniko istripuan nahastutako kamioilaria

Bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi diote. Lo geratu zela aitortu du Ertzaintzaren aurrean.

Guztira 10 ibilgailuk egin zuten talka. EFE
10 ibilgailuren arteko istripua Hernanin. EFE
Kamioilariak lo hartu zuela adierazi zion Ertzaintzari atxilotu ondoren

1:24

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15ean, Hernani parean, ostegunean izandako istripu larrian nahastutako kamioilaria aske utzi dute, baina karguak egotzita.

41 urteko gizonak aitortu egin du lo geratu zela, eta epailearen aurrean deklaratu eta gero, horrek aske utzi du, baina bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.

Guztira, 10 ibilgailuk —bi kamioik, tartean— egin zuten talka, eta bederatzi pertsona zauritu ziren. A-15a itxi egin behar izan zuten, eta auto ilara luzeak sortu ziren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, osteguneko 23:00ak aldera hartu zuten atxilo 41 urteko gizonezkoa, erietxean artatu eta gero.

Alkohol proban negatibo eman zuen kamioilariak (0 miligramo aire litroko).

Ezbeharra 18:50 aldera jazo zen, A-15ean, Hernani parean. Donostiarako noranzkoan lanak egiten ari dira bertan, eta hori adierazten duten seinaleak daude tarte horretan. Antza denez, istripua izan ondoren atxilotu duten kamioilariak aurretik eraman zituen bertan geldirik zeuden gainerako ibilgailuak. Guztira, bederatzi lagun —lau gizon eta bost emakume— zauritu ziren, eta ospitalean artatu behar izan zituzten.

A-15a itxita egon zen ordu batzuez, ibilgailuak bertatik eraman eta bidea garbitu bitartean, eta pilaketak egon ziren 23:00ak arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Ertzaintza Gaurko albisteak Gipuzkoa Gipuzkoa Hernani Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa