Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek emaztea hil du arma zuri batekin Madrilen

40 urteko gizonak 27 urteko emakumearen hilketa aitortu du komisaldegi batean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko gizonezko batek 27 urteko emaztea hil du Madrilen, hegoaldeko Usera barrutian, eta krimena aitortu du komisaldegian.

Madrilgo larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, Poliziak 21:42 aldera eman dio abisua, eta hilketa izan den etxera bertaratu direnerako, emakumea hilda zegoen.

Gorpua sukaldeko zoruan zegoen, toraxean arma zuri batez egindako zauria zuela.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gaurko azken ordukoa Madrilgo gertakizunak