Gizartea -

TRAFIKOA

Bi pertsona zauritu dira Erandion, auto-istripuan

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, autoa bidetik atera da eta irauli egin da Astrabuduako biribilgunean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira, gaur goizaldean, Erandion izan den auto-istripuan.

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, autoa bidetik atera da eta irauli egin da Astrabuduako biribilgunean.

Istripuaren ondorioz, ibilgailuaren barruan zihoazen bi pertsona harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte biak, zaurituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Bizkaizko trafiko telefonoa Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea