Gizartea -

Errenterian eta Durangon

Balea Urdina jokoaren ustezko bi kasu ari da ikertzen Ertzaintza

Ohar baten bidez Segurtasun sailak azaldu duenez, nerabeei zuzendutako erronkak honek biktimari eragiten dio, bere buruz beste egiteko ideiak helaraziz.

Balea Urdina jokoa
Balea Urdina jokoa
Autoestimu baxua duten nerabeak omen dira Bale Urdina jokoaren biktimak

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jendea bere buruaz beste egitera bultzatzen duen Balea Urdina jokoaren ustezko bi kasu ari da ikertzen Ertzaintza, bata Errenterian eta bestea Durangon. Biktima biak adin txikikoak dira, a4 urte eta 17 urtekoak, hurrenez hurren.

Biktimak sare sozialen bidez garatzen den erronkarekin zerikusia duela baieztatuz gero, hasierako fasean egongo lirateke. Joko honek bere buruaz beste egitera bultzatzen ditu parte hartzaileak.

Balea Urdina jokoaren arriskuaz ohartarazi du Ertzaintzak

Halaber, sare sozialetan hedatzen ari den Balea Urdina jokoaren kasuak ekiditeko jarduteko beharraz ohartarazi du Ertzaintzak. "Oso arriskutsua" dela argudiatu du, nerabeei bere buruz beste egiteko ideia helarazten dielako.

Segurtasun sailak ohar batean azaldu duenez, joko hau Errusian abiatu zen iaz sare sozialen bidez. 1etik 50era arteko zenbakia duten erronkak gainditzen joan behar dute parte hartzaileek, eta administratzaileak bere buruaz beste egiteko ideiak igortzen dizkie.

Honako hauek dira, besteak beste, probak: ezorduetan jaikitzea beldurrezko pelikulak ikusteko, besoetan eta hanketan ebakiak egitea, edo zubi zein eraikinetako goiko aldeetan egotea. Azken proba gisa, "jokalariek" bere buruaz beste egin behar dute.

Gainera, jokoa kontrolatzen duen pertsonak garbi esaten du, hasiz gero, ezin dela amore eman. Gainera, ez diote ezer esan, ez irakasleei, ezta gurasoei ere.

Ertzaintzaren esanetan, "biktimen profilarengatik da arriskutsua jokoa, nerabeak izanik, nortasuna garatzeaz gain, oso eraginkorrak direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea