Gizartea -

Lan istripua

58 urteko langile bat hil da Ziortza-Bolibarren, traktore bat iraulita

Biktima nekazaritza lanak egiten ari ziren, bere traktorea irauli denean.

Ezbeharra Zearregi auzoan jazo da. Argazkia: ETB.
Ezbeharra Zearregi auzoan jazo da. Argazkia: ETB.
Ezbeharra Zearregi auzoan jazo da. Argazkia: ETB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamazortzi urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean Ziortza-Bolibarren (Bizkaia), lan istripu batean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 19:00etan jazo da, Zearregi auzoan. Ordu horretan, nekazaritza lanak egiten ari zen gizon baten traktorea irauli egin da, eta bera harrapatuta geratu da.

Suhiltzaileak bertaratu dira, hura erreskatatzeko, baina langilea hil egin da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Azken ordukoa Bizkaia Albisteak