Gizartea -

Eguraldia

Zaparrada mardulak, ipar-ekialdeko haize zakarra eta giro freskoa

Jaurlaritzak abisu horia ezarri du 15:00ak arte, prezipitazio handiak izateko arriskuagatik.

Gogotik egingo du euria goizean. EFE
Gogotik egingo du euria goizean. EFE
Gogotik egingo du euria goizean. EFE

AGENTZIAK | ERREAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi abisu horian dago 15:00ak arte, eurite handiak izateko arriskuagatik. Izan ere, ordubetean metro koadroko 15 litro ur pilatuko direla aurreikusi du Euskalmetek.

Goizean, erruz egingo du euria. Giro makurra izango da nagusi: ekaitzak, txingorra eta ipar-ekialdeko haize zakarra. Asteazkenean bezala, ordubetean 15 litro bota lezake metro koadroko. Arratsaldean, euri gutxiago egingo du, eta, gauean, atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, bolada oso gogorrekin kostaldean, batez ere egunaren lehenengo partean. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira, eta beroenak doi-doi iritsiko dira 14-17 ºC-ra.

 

 

Ostiralean, giro aldakorra espero dugu, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Goizean, ostarteak handiak izango dira, eta arratsaldean hodeiak ugariagoak izango dira, eta isurialde atlantikoan zaparrada batzuk botako ditu, bereziki ekialdean. Goiz partean, hegoaldeko haizeak joko du, eta, arratsaldean, ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogor batzuekin kostaldean. Tenperatura maximoak pixka bat igoko dira, baina minimoak jaitsi egingo dira, eta Araban hotz egingo du.

Larunbat goizean, lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zeruan hodei gutxi egongo dira, barnealdean behe-hodeien tarte hodeitsu batzuekin goizean. Mendebal/hego-mendebaldeko haize ahula ibiliko da, eta ipar-osagaia nagusituko da arratsaldean. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik izango, eta tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Bilbao Albisteak