Gizartea -

Innovation day

Innobasquek EiTB saritu du

Berrikuntzaren euskal agentziak erakunde berritzaileak saritu ditu, eta tartean dago Euskal Irrati Telebista.

Innobasquek Global Innovation Dayen sarituak. Argazkia: EiTB
Innobasquek Global Innovation Dayen sarituak. Argazkia: EiTB
Innobasquek enpresa berritzaileak saritu ditu

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Innobasque berrikuntzaren euskal agentziak erakunde berritzaileak saritu ditu gaur, hamargarren urteurrenean, eta sarituen artean EiTB dago.

2.000 pertsonatik gora elkartu dira gaur Bilboko Euskalduna Jauregian Global Innovation Dayren seigarren edizioan, berrikuntzaren hitzordu garrantzitsuan. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da Innobasqueren hamargarren Asanblada Orokorrari hasiera eman diona, eta azpimarratu du "berrikuntzan inbertitzea aurrea hartzea" dela, hori dela "Euskadirentzat aberastasun ekonomikoa eta ongizatekoa sortzeko bidea".

Horren harira, zeregina elkarlanean egin beharra dagoela azaldu du: administrazioak, unibertsitateek, teknologia zentroek, lanbide heziketak eta enpresek.

Eusko Jaurlaritzaren proiektu berritzaileen artean, lehendakariak zibersegurtasun zentroa azpimarratu du, talentua sustatzeko balioko duelako, eta jokabide onen gidarekin araudia sortuko dutelako.

Euskal berrikuntzaren hitzorduan 128 erakundek parte hartu dute, eta elkarlanean aritu dira "Euskadik lurralde berritzaile gisa duen lekua indartzeko eta mundu mailako berrikuntzarekin lotzeko", adierazi du, bere aldetik, Alberto Garcia Erauzkin Innobasqueren presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Euskal Herriko telebista Eguneko albisteak