Gizartea -

Indarkeria matxista

16 urteko mutil bat atxilotu dute arrebaordeari sexu abusuak egiteagatik

Iruñean egin dute atxiloketa. Horrez gain, azken egunetan, beste lau lagun atxilotu dituzte genero indarkeria delitua egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko komisariako Foruzaingoaren agenteek 16 urteko mutiko bat atxilotu dute Iruñean arrebaordeari (hau ere adin txikikoa) sexu abusuak egitea egotzita, Nafarroako poliziak ohar batean jakinarazi duenez.

Neskatoarekin bakarrik geratu zela baliatuta, ukituak egin omen zizkion mutilak, biktimaren aitak salaketa batean jaso duenez. Atestatua Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dute.

Atxiloketa honez gain, genero indarkeriarekin lotutako beste lau egin ditu azken egunotan Foruzaingoak Murillo el Fruton, Iruñean, Barañainen eta Noainen.

Murillo el Fruton emakume bat da atxilo hartutakoa. Etxeko indarkeria eta lesioak egitea leporatu diote. Salatutakoaren arabera, emakumeak guraize batzuekin eraso zion biktimari, eta sabelaldean zauria eginda. Ustezko erasotzailea atxilotu eta auzia Tafallako 2. zenbakiko Instrukzio Epaitegiaren esku utzi dute.

Iruñean, 36 urteko gizonezko bat atxiki dute, biktimarekiko zuen urruntze agindua urratzegatik. Agenteek bertatik bertara egiaztatu ahal izan zutenez, gizona emakumearen etxean sartzeko giltzak zituen. Auzia Emakumearen kontrako Indarkeriaren arloko Iruñeko Epaitegiaren esku geratu da.

Horiez gain, Barañainen eta Noainen atxiloketa bana egin du Foruzaingoak. Lehenengoan, 32 urteko gizonezkoa atxilotu dute. Bigarrenean ere 32 urteko gizona da atxilotutakoa, kasu honetan biktimari labana batekin mehatxu egiteagatik.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Tratu txarrak Espainian Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Albisteak Umeak azken ordukoa Sexu erasoak