Gizartea -

Sexu abusuak adingabeei

16 urteko espetxe zigorra, bi neskatori sexu abusuak egiteagatik, Iruñean

Epaiak frogatutzat jo du akusatuak sexu gehiegikeriak egin zizkiela bi adingabeei bost urtez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Lurralde Auzitegiak 16 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati, sexu abusuzko bi delitu jarrai egiteagatik. Abusu horiek 13 urteko bi ahizpa bikik jasan zituzten bost urtez, familia biek Iruñean elkarrekin partekatzen zuten etxebizitzan bizi ziren garaian.

Epaiaren arabera, gainera, kondenatua ezingo da zazpi urtez biktimengana hurbildu edota haiekin komunikatu, eta 60.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko die (bati, 40.000 bati, besteari, 20.000).

Epaiak frogatutzat jo du akusatua, bere emaztearekin batera, Iruñeko etxe alokatu batean bizi izan zela bost urtez, haiekin batera beste bikote bat eta bikote horren alaba bikiak bizi zirela eta tarte hori baliatu zuela bi adingabeei sexu gehiegikeriak egiteko.

Gehiegikeria horiek amaitu egin ziren adingabeen familia 2014an Ekuadorrera bueltatu zenean; alabaina, urtebeteren buruan itzuli egin ziren berriro.

Epaian jasotzen denez, neskato biek sei urte zituztenetik akusatuak ahoan musu ematen zien eta denborak aurrera egin ahala ukituak egiten jarraitu zien "arroparen azpitik"

Jarduera horiek errepikatu egin ziren "elkarbizitzak iraun zuen bost urteetan zehar". "Gertatzen zenaz lotsaturik" neskatoek ez zuten ezer kontatu "berriro Ekuadorretik Espainiara itzuli ziren arte".

Gertatutakoen ondorioz, bi adingabeek ondorioak dituzte eta tratamendu terapeutikoa jasotzen jarraitzen dute.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa gaur Delituak azken ordukoa Epaiketak argazkiak Albisteak