Gizartea -

Gasteiz

Gidari batek 14 urteko txirrindulari bat harrapatu, eta ihes egin du

Txirrindularia arin zauritu da. Ezbeharra asteazkenean jazo zen, Gamarrako Atea kalean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidari batek 14 urteko txirrindulari bat harrapatu du Gasteizen, eta, ondoren, ihes egin du, Udalak jakinarazi duenez. Txirrindularia, mutil bat, arin zauritu da.

Ezbeharra asteazkenean jazo zen, 21:30ean, Gamarrako Atea kalean.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko eta gidaria identifikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gasteiz Albisteak