Gizartea -

Istripua

Motorzale bat hil da Deban izandako zirkulazio istripu batean

Motozikleta bidetik aterata hil da ibilgailuaren gidaria, N-634 errepidean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da gaur arratsaldean Deban (Gipuzkoa), N-634 errepidean izandako zirkulazio istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 19:15ean jazo da. Ordu horretan, motozikleta bat bidetik atera da, eta gidariak zauri larriak egin ditu. Anbulantziak bertan artatu du, baina handik gutxira hil da.

Istripuaren ondorioz, gainera, errepideko errei bat itxi dute, eta Ertzaintzak ibilgailuen joan-etorria bideratu behar izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Deba albisteak Albisteak